Oficina Virtual

Sábado, 4 de Febrero de 2012

Ir a inicio

Estás en: Página de Error

Lege Oharra

Jabetza intelektuala eta industriala.

Izapidetze web gune hau osorik eta bera osatzen duten zatiak Espainiako eta nazioarteko jabetza intelektualaren eta industrialaren gaineko legeek babesten dituzte. Espresuki debekatuta dago izapidetze atari honen kopia osoa edo partziala egitea, udalaren berariazko baimen idatzirik izan ezean. Izapidetze web gune hau edo bere edukiak indarreko araudiak xedatutakoaren kontra erabiltzea legez zigortu ahalko da.

Datuen babesa

Kudeaketa edo izapidetze zehatza izanen duten izapidetze web guneko zerbitzuetara sartu ahal izateko, erabiltzaileek eman behako dituzte behar diren datu pertsonalak eskatutako zerbitzua jaso ahal izateko.

Datu hauek Udalean gordeko dira egoki diren fitxategi informatizatuetan. Bestalde, ondoko bi lege hauek xedatutakoari jarraiki erabiliko dira datuak: abenduaren 13ko 15/1.999 Lege Organikoak, Datu Pertsonalak Babestekoak, eta uztailaren 13ko 8/2.001 Legeak, Datu Pertsonalak Babestekoak, xedatutakoari jarraiki, alegia.

Beren datu pertsonalak fitxategi batean jasota dituzten pertsonek datuak eskuratu, aldatu, baliogabetu eta haien kontra egiteko eskubidea dute, legeak aurreikusten duen moduan eta udalaren aurrean.

Erantzukizunen mugak

Izapidetze web gune honek du udalak fidagarritzat jotzen dituen iturrietatik fede onez jasotako informazioa. Hala ere, udalak ez du izapidetze web gune honen edo bere edukien gaineko inolako berme espliziturik zein inpliziturik ematen. Udalak ez du bermatzen webgune honetako orrien funtzionamendua, ezta bere edukiak une oro osoak, zehatzak edo fidagarriak izatea ere.

Udalak ez du bere gain hartuko izapidetze web gunea erabiltzeak eragindako kalte edo galera zuzenen zein zeharkakoen gaineko inolako erantzukizunik: sistema informatikoetan sortutakoen gainekorik edota birusak eta atariko informazioan oinarrituz hartutako edozein erabakiren ondorioz eragindakoen gaineko erantzukizunik, besteak beste. Udalak informazioaren baieztatze idatzia eskatzea gomendatzen du, hala behar izanez gero.

Erabilpen mugak

Izapidetze web gune honetako informazioa erabiltzean, kasu bakoitzean ezarri behar den legedia bete beharko dute erabiltzaileek. Udalak ez du bere gain hartuko izapidetze web guneko edukien erabilera ezegokiaren inguruko inolako erantzukizunik, ezta aipatutako erabilerak eragiten ahal dituen ondorioen ingurukorik ere.

Bestelako baldintzak

Udalak beretzat gordetzen du izapidetze web gune honetako edukiak eta bertan Sartzeko Baldintza Orokorrak edozein unetan aldatzeko eskubidea, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Erabilera Baldintza Orokor hauek, eta erabiltzailearen eta bitartekotzaren artean ezartzen diren harreman guztiak indarreko lege espainiarrak arautuko ditu.

Izapidetzeko web gunea erabiltzeak berekin dakar aurretik aipatutako Erabiltzeko Baldintza Nagusi horiek onartzea.

   Patrocina Gobierno de Navarra Ministerio de Turismo y Comercio Plan Avanza 2009 Desarrolla Animsa