Erabiltzaile bakoitzak nabigatzeko modu desberdina du. Batzuek teknologia oztopoak topatuko dituzte, internet konexio motela edo ordenagailu zaharra, esaterako. Beste batzuek, berriz, mintzaira edo web gunearen nabigatzeko tresnak ez dituzte ongi ulertuko. Web orriaren edukirako sarbidea zailtzen edo eragozten diguten muga fisikoak ere –ikustearekin, entzutearekin edo mugitzearekin lotutakoak, esaterako– izan ditzakegu.
Diseinu tradizionaleko web batek ez ditu aintzat hartzen desberdintasun horiek; horrela, sagua erabili ezin duenak, pantailan agertzen den informazio ikusi ezin duenak edo bozgorailuetatik ateratzen dena entzun ezin duenak, besteak beste, ezin izanen du behar bezala nabigatu.
Web bat erabilerraza izanen bada, edozein pertsonak, bere urritasun fisiko edo ezagutzakoak, edo ingurunetik etorritakoak, gorabehera erabili ahalko du.
Bere diseinua erraza eta estandarra da. Horrela, oso tresna desberdinek funtzionatzen ahal dute: ahots-sintetizadoreak, esate baterako, web baten edukia “ozenki irakurtzen” dutenak.
Bere testuak lau eta zuzenekoak dira. Horrela, ulermen oztopoak ezabatzen dira.
Bere ikus-entzunezko edukiak testu bidez deskribatzen dira. Horri esker, adibidez, itsu batek entzun ahalko du ikusi ezin duen deskribapen bat.
Bere egitura argia, erraza eta intuizio bidezkoa izateaz gainera, nabigatzeko laguntzak ematen ditu. Ondorioz, ingurunea ezagutzen ez dutelako edo kultur, hezkuntza edo ulermen arazoak dituztelako web-ek eskaintzen duten informazioan mugitzeko zailtasunak dituztenei laguntzen die.
Webgunea “Webaren Erabilgarritasunerako Ekimenak” (WAI: Web Accessibility Initiative - http://www.w3.org/wai () ezarritako erabilgarritasun arauei jarraiki berriz diseinatu eta programatu da. WAI W3Ck ("Worl Wide Web Consortium - Munduko Sarearen Kontsortzioa) barne hartzen du, interneten erabilera arautu eta hobetzeko funtzioa duenak. Arauok nazioarteko estandar batzuk definitzen dituzte web orri erabilerrazak sortzeko.
Gure web orrian W3Cren estandarrei jarraitzen diegu ondokooi dagokienez: CSS, XHTML eta WAI-AA. AA erabilerraztasun maila duela egiaztatzeko, TAW tresna (Web orriaren erabilerraztasun testa) erabili dugu automatikoki. Horri guztiari esker, ondoko zigilu hauek lortu ditugu:
Diseinu erabilerraza izateko hainbat pauso eman ditugu:
Jarraian, web orri honetan erabiltzen ahal dituzun lasterbideen zerrenda zehaztuko dizugu:
Aipatu lasterbideetarako ondoko tekla konbinazioak erabiltzen ahal dituzu:
Gorago aipatu dugun gisan, web gunearen maketazioa aldatu da erabiltzaileak testua eta web osoa, proportzionalki, nahi duen tamainara egokitu dezan. Ikusten dena handitu edo txikitu nahi izanez gero, hauxe egin behar da:
Internet Explorer:
Netscape - Mozilla:
Zure nabigatzailearen menutik ere egin daiteke: 'ikusi' > 'testu tamaina'.
Lanean jarraitzen dugu gure web-ean eransten ditugun elementuak ere erabilerrazak izan daitezen: HTML formatua ez duten horiek (Adobe PDF, Microsoft Excel eta Microsoft Word), esate baterako.
Horrelako web orri bat herritar guztientzat erabilerraz bihurtzeko lana ez da sekula amaitzen. Edozein arazo aurkitu eta web honen erabilerraztasuna hobetzeko aldaketaren bat iradoki nahi izanez gero, gure udaleko bulegoetan edo web guneko iradokizunetarako postontzian uzten ahal duzu iritzia.
Desarrolla